XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urrezko izara

Ataun-en senar-emazteek gauoro bilera egiten zuten; emaztea gaixo baldin bazegoen ere bai.

Bilerara jentilak etortzen omen ziren gauerdirarte.

Sartu eta berehala, urrezko izara bat zabaltzen zuten ohe gainean.

Hamabitan oilarrak kukurruku jotzen zuenean, izara hartu eta, alde egiten zuten jentilek.

Behin, etxeko gizonak izara bereganatu nahirik, jentilak ohartu gabe, iltzez josi zuen izara ohe-adarretan.

Oilarrak kukurruku bere orduan jo zuenean, jentilak, izara hartu ezinik bertan utzi eta, hasarre gorrian joan ziren.